Actualidad Dema

2023ko martxoan martxan jarriko diren anezketarako izena emateko epea zabalik

Otsailean irekiko da Bilbon eta Barakaldon egingo diren ANEZKA berrietako 40 langabetuak izena emateko eta hautatzeko prozesua.

Dagoeneko, 2016an ANEZKA programa Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko sailak abian jarri zuenetik, 53 anezka egin dira, hau da, ia mila langabek parte hartu du aipaturiko anezkaren batean.

Anezka bateko parte-hartzaile izan nahi duten langabetuek edo lanpostua hobetzeko prozesuan ari direnek (betiere programaren saioetan parte hartu ahal badute) datorren otsailaren 20ra arte izango dute izena emateko epea zabalik: formulario txiki bat bete beharko dute, CVa erantsi eta -aurretik izena eman ez dutenek soilik- Bizkaiko Enplegu-Atarian erregistroa egin, inskripzioaren argibideei jarraituz.

Izena eman dutenak programaren azalpen-bileretara eta hautaketa-elkarrizketetara deituak izango dira. Bilera horien ondorioz, ekainera arte iraungo duten bi taldeak osatuko dira.