Badakizu ez ezetz dela, baina ekin eta ekin zabiltza goizeko 6etan.
Kontzolatzen ez duzula diozu, baina haren mobila zelatatzen duzu.
Argazki intomoen zabalkundea gaitzesten duzu, baina ez duzu ezer egiten.
HORI ERE INDARKERIA MATXISTA DA
DEMA Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak bat egin du Sailak. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saila, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta indarkeria matxistari buruz abiarazitako sentsibilizazio-kanpainarekin. Kanpaina hori are beharrezkoagoa egiten delako urtez urte, gero eta gehiago baitira emakumeen askatasunaren eta eskubideen aurkako erasoak.
Kanpaina hau gizonei bideratuta dago bereziki, barnera dezaten, tradizioz eragin dituzten ekintza eta egoera ugarik kaltegabeak diruditen arren, indarkeria matxista eta emakumeen aurkako erasoak direla, izatez. Gainera, bizi garen gizartearen egiturazko desberdintasunean daude sustraituta. Berdintasunaren aldeko apustua egiten duten gizonek indarkeria eta kontrol matxista dakarten jarduerak hutsaltzea edo justifikatzea saihesteko argudioak dituzte kanpaina honetan. Kanpaina honen bidez, erantzuna eman nahi zaio benetan emakumeei askatasuna murriztea denari garrantzia kentzeko saiakerari. Bai, hori ere indarkeria matxista da.
DEMAtik eraiki nahi dugun Bizkaian, desberdintasunak ez du lekurik. Egunero egiten dugu lan hari aurre egiteko. Horrexegatik, gaur, kanpainako materialak zure eskura jartzen ditugu, partekatu ditzazun. Bat egitera eta berdintasunaren alde laguntzera gonbidatzen zaitugu.