Actualidad Dema

Ekitea ere aukera profesionala da eta ikasgelan hasten da

Somorrostro Prestakuntza Zentroaren II. Ekintzailetza Azokan, DEMAk – Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak – Administrazio eta Finantzetako eta Marketin eta Publizitateko ikasleei zuzendutako hitzaldi batekin eman dio hasiera jardunaldiari.

hashtag#DEMA -ren ordezkari gisa, Arri Zulaikak eta Alex Fernandez Aboitizek, hashtag#ENPRESARI programaren aholkulari gisa, Bizkaian ekintzailetzari laguntzeko baliabide publikoak aurkeztu dituzte, ideia bat proiektu bideragarri bihurtu nahi dutenei nola laguntzen diegun azalduz.

Azokan honako hauek ere parte hartu dute:

  • Worklan
  • Bilboko Merkataritza Ganbera
  • Meatzaldeko Behargintza
  • Bizkaiko SECOT
  • Mondragon Unibertsitatea – LEINN
  • UrratsBat programa

Zazpi erakunde, helburu bera: Lanbide Heziketako ikasleei benetako tresnak, orientazioa eta laguntza hurbiltzea.

DEMAk Bizkaian kultura ekintzailea bultzatzen jarraitzen du, laguntza publikoaren papera indartuz, irizpide, informazio eta laguntzarekin ekiteko giltzarri gisa.