Gaur goizean Enpresari 2024-2025 irekiera ekitaldia ospatu da Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan. Jardunaldia hasteko, besaulkietan zeuden talentu gazteei ongietorria eman zaie, eta Gloria Mugica DEMAko zuzendari gerenteak ireki du ekitaldia. Honako hau azpimarratu du: “Euskadin ekintzailetza iraunkorra hazten ari da, helburu zehatzekin eta Bizkaia aukera iraunkorreko eta balioak dituen lurraldea da.”
Ondoren, Teresa Laespada Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko foru diputatuak hartu du hitza. Oso pozik agertu da enpresa-proiektu berriak eraikitzeko talentuz eta energiaz beteriko talde baten aurrean egoteagatik.
Jarraian adierazi du DEMAren baitan sinesten da ekintzailetza ez dela soilik diru-sarrerak lortzeko modu bat, baizik eta zuen bizitzak eta ingurukoenak eralda ditzakeen abentura bat.
Beraz, negozio-proiektuetan ideia berriak sartzera animatu ditu irakasle eta ikasleak, lankidetza arimarik gabeko lehiakortasaunaren gainetik jartzen dituzten ideiak, emakumeen eta gizonen berdintasuna gure enpresa eta gizartearen DNA bihurtzen dituzten bizi-proiektu inklusiboak bultzatzen dituzten ideiak.
“2001 urteaz geroztik, Enpresari programak 3.000 ikasle baino gehiagori lagundu die euren ideiak garatzen, eta 1.144 enpresa-proiektu egin dira. 1.144 horiei deialdi honetako 125ak gehitu behar zaizkie”, adierazi du.
Pilar Carranza, bere aldetik, “Giza erronka adimen artifizialaren aurrena” programa aurkeztu du, eta hitza eman dio Genís Roca enpresa-eraldaketa prozesuetan, negozio-garapenean eta kultura digitalean aditua denari, “Norantz goazen” ikuspegi handiz azaltzeko.
Genisek AAren egungo zergatia azaldu du eta, kudeatzen ari den modueran arabera, zer negozio-aukera izan ditzaketen orain garatzeko fasean dauden enpresa-proiektuak Enpresari ekimenari esker.
Horrela, adierazi d AA ez dela gauza berria, orain erabiltzen ari direla soilik, honi gabe ezingo liratekeelako zerbitzu pertsonalizatu masiborik egin ahal izan, eta hori da benetan goraldian dagoena. AA softwarearen belaunaldi berri bat da, eta horrek esan nahi du software zahar guztia aldatu behar dugula datuei errentagarritasuna ateratzeko.
Eta, amaitzeko, pertsona bakoitzak bere ibilbide profesional eta pertsonalean zehar bere inguruan duen hashtag#sarea azpimarratu du, gogoeta interesgarriak eginez:
- Zure sarea lehiakortasunaren gakoa da.
- Zure sareko nodoek balio dutena balio duzu.
- Zure sarea zure gaitsauna da eta definitzen zaitu.
- Diseinatu eta zaindu zure sarea.
Ekitaldia Pilar Carranzaren hitzekin amaitu da, eta bertan zeudenei eskatu die lehenbailehen has daitezela lanean auditoriaren aldameneko geletako batean, horrela agenda itxiz DEMArekin egingo diren lehen bileretarako.