Actualidad Dema

Marka pertsonala ez da bakarrik “hobeto saltzea”

Halaber, pertsona bakoitzak eman dezakeen balioa identifikatzea eta konfiantzaz komunikatzen ikastea era bada

ANEZKA eta EMALAN programetan parte hartu duten pertsonek Oscar Bilbaok emandako marka pertsonaleko tailerrean parte hartu dute, pertsona bakoitzaren helburu profesionalekin koherentea, benetakoa eta lerrokatua den marka pertsonal bat nola eraiki ardatz hartuta.

Izan ere, enplegua bilatzeak esperientzia, gaitasunak eta ibilbide profesional bakoitza bakarra egiten duen guztia balioesten jakitea ere badakar.

ANEZKAren 70. edizioa eta EMALANen 6. deialdiak ekainaren azken egunetan amaituko dute talde-fasea, Cristina Gómez eta Myriam Márquez tutoreen eskutik elkarrekin lan egin eta garapen profesionalean aritu ondoren.

DEMAn, konfiantzatik, prestakuntzatik eta talde lanetik lan aukera berriak sortzen laguntzen duten prozesuekin jarraitzen dugu