Gaur, DEMAn, San Viator Zentroko profesionalen bisita jaso dugu, Mikel Garai Nazioarteko Harremanetarako Saileko koordinatzailearen eta Belgikako Odisee University of Applied Sciences-en eskutik, enpleguari, ekintzailetzari eta prestakuntzaren eta lan merkatuaren arteko erlazioari lotutako esperientziak eta akonpainamendu ereduak partekatzera bideratutako topaketan.
Jardunaldian, DEMAko taldeak, Itziar Carranzaren eskutik egindako aurkezpenarekin, erakutsi du nola lan egiten dugun ekintzaileeti eta enpresei laguntzeko, lurraldearen errealitatearekin lotutako ikuspegi praktiko batetik.
Kultura ekintzailea, hezkuntza berrikuntza, proiektuetan oinarritutako hezkuntzarekin eta enpresa eta eragile publikoen arteko lankidetzarekin lotutako esperientziak ere partekatu dira. Horretarako, Portumusik enpresako Patrick Herion eta lankidetza publiko eta pribatua funtsezkoa duten kultur proiektuen aholkulari eta kudeatzaile Pio Ortiz de Pinedoren laguntza izan dugu.
Elkarlaneko ekosistemak eraikitzearen garrantzia indartzen duen truke aberasgarria, prestakuntza, orientazioa, ekintzailetza eta inklusioa eskutik helduta aurrera egiteko.