Actualidad Dema

LaborLan programan aurrez izena emateko epea ireki da; programaren xedea kontratazioa sustatzen duen enplegua laguntzea da

DEMA Foru Agentziak bultzatzen duen programaren hirugarren edizioa besteak beste honako sektore hauetan zentratzen da: birgaitze iraunkorra, pertsonen zaintza, obra zibila (indusketak eta lur-mugimenduak), salbamendua eta sorospena, nekazaritza eta teknologia. Aurrez izena emateko epea apirilaren 3ra arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago 94 418 90 55 telefonoan.

Laespada: «Kalitatezko enplegua lortzen laguntzen dugu»


LaborLan Programa INFORMAZIO GEHIAGO

DEMA Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak LaborLan programaren hirugarren edizioa abiarazi du, laguntza integraleko ekimena, prestakuntza espezializatuarekin eta kontratu profesionalarekin.

DEMAk, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailari lotutako agentziak,  bultzatzen duen programak besteak beste honako sektore hauetan jarriko du arreta edizio honetan: birgaitze iraunkorra, pertsonen zaintza, obra zibila (indusketak eta lur-mugimenduak), salbamendua eta sorospena, nekazaritza eta teknologia (programazioa).

Gainera honako  erakunde eta taldeen laguntza jasotzen du:  Euskadiko baserritar profesionalen nekazaritza-erakundea (ENBA); Euskadiko Ezagutza eta Teknologia Aplikatuko Industrien Elkartea (GAIA); Bizkaiko Gurutze Gorria;  Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldea (SSI);  Asociación de Constructores y Promotores de Bizkaia – Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen Bazkuna (ASCOBI – BIEBA); eta  Asociación Vizcaína de Excavadores – Bizkaiko Induskari Elkartea (AVE – BIE).

Aurre-inskripzioa martxoaren 27ra arte dago irekita eta informazio gehiago nahi bada DEMA Foru Agentzian eskuratu daiteke  (94 418 90 55 telefono zenbakia).

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko  foru diputatuak, Teresa Laespadak, enpleguari laguntzeko programa integralen beharra nabarmendu du, sektore horietan lanpostuak sortzen dituzten erakunde eta enpresekin lankidetzan diseinatuak. “Pertsonei kalitatezko enplegua lortzen laguntzen diegu”, gaineratu du.

Programaren xedea lan-orientazioa ematea, programan zehar eta ostean laguntza ematea, banakako trebetasunetan oinarritutako trebakuntza pertsonalizatua ematea, prestakuntza espezializatua eta enpresara hurbiltzea errazteko eta elkar hobeto ezagutzeko kontratu profesionala dira, gero kontratu bat egin ahal izateko.

LaborLanen lehen edizioak 73 pertsonari kontratuarekin lan-esperientzia lortzeko aukera eman zien. Bigarren edizioan gutxienez 83 pertsonak lortu zuten lan-esperientzia.


LaborLan Programa INFORMAZIO GEHIAGO