LaborLan programaren hirugarren edizioa jarri dugu martxan, parte hartzen dutenen kualifikazioa eta laneratzea bilatzen dituen bitariko programa.
Zertan datza LaborLan?
LaborLan III programa osoa da eta laguntza integrala, formazio espezializatua eta esperientzia profesionala eskaintzen dizkizu, sektoreko enpresetan lan kontratua barne, formazioan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko.
Zer aurkituko duzu programan?
- Lan-orientazioa
- Programak irauten duen bitartean laguntza
- Zure gaitasun pertsonalen araberako gaitze pertsonalizatua
- Formazio espezializatua
- Esperientzia profesionala, lan kontratuarekin
Zergatik eskaintzen ditu LaborLan programak espezialitate desberdinak?
Programako parte hartzaile guztien enplegagarritasuna hobetzea eta ahalik eta epe laburrenean lanpostua topatzea da gure helburua. Horretarako, aurretiko ikerketa egin dugu, pertsonal kualifikatu gehien behar duten sektoreak identifikatzeko helburuz. Horrela, hirugarren edizio honetan sei ibilbide desberdin eskaintzen ditugu: