Actualidad Dema

Martxoaren 11n irekiko da autoenplegurako, negozioak eskualdatzeko edo enpresak finkatzeko laguntzak eskatzeko epea

Eskaerak apirilaren 5era arte aurkeztu ahal izango dira autoenpleguaren kasuan, eta uztailaren 30era arte beste bi programetan. Enplegurako laguntza horiei buruzko informazioa gehiago lanera.enplegua@bizkaia.eus posta elektronikoan edo 944068008 telefonoaren bidez eskura daiteke.

Gaur egindako Aldundiaren Gobernu Kontseiluak behin betiko onartu ditu 2024ko ekitaldian ekimen ekintzaileak sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak: autoenplegua, enpresa-transmisioa eta enpresa-finkapena. Laguntzak martxoaren 11tik aurrera eskatu ahal izango dira.

Autoenplegurako laguntzen kasuan, eskaerak jasotzeko epea apirilaren 5era arte egongo da zabalik; aldiz, enpresak eskualdatzeko eta enpresak finkatzeko laguntzen eskabideak aurkezteko epea uztailaren 30era arte egongo da zabalik.

Dirulaguntza horietan interesatutako pertsonek eta sozietateek  lanera.enplegua@bizkaia.eus posta elektronikoan edo 944068008 telefonoaren bidez eskura dezakete informazio gehiago.

Autoenplegurako laguntzak norgehiagoka bidez emango dira eta 5.000 eta 15.000 euro artekoak izango dira; enpresa-eskualdaketak (horiek ere norgehiagoka bidez emango dira), berriz, 10.000 eta 20.000 euro artekoak izango dira. Enpresak finkatzeko dirulaguntzen kasuan, lehia askearen bidez emango dira, gehienez 2.000 euroko zenbatekoarekin.