ANEZKA Emalan +45 programa: 45 urtetik gorako emakumeak lan-bilaketan ahalduntzea.
ANEZKA Emalan +45 programaren helburua da 45 urtetik gorako emakumeak ahalduntzea, haien lan-esperientzia aitortuz eta baloratuz. Laneratzea ez ezik, xedea da indartzea emakume horiek helburu profesional berrien bilaketan duten konfiantza. ANEZKA Emalan +45 programaren bidez, DEMAk berretsi egiten du genero-ekitatearekin eta lan-etorkizun inklusiboago bat eraikitzearekin duen konpromisoa, parte hartzen duten emakumeei lagunduz lan-munduan merezi duten lekua berreskuratzen.
Programa honen helburua da lana bilatzen laguntzea 45 urtetik gorako emakume langabeei, lanpostu kualifikatuetan eta zuzendaritza-postuetan esperientzia dutenei. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, 13ra arte.
Bizkaian erroldatutako emakumeentzat, ANEZKA Emalan +45 programak hautatu nahi ditu erantzukizun-roletan esperientzia frogatua duten 30 emakume, zuzendariak, buruak, erdi-mailako arduradunak eta lanpostu teknikoak barne, edozein dela ere espezialitatea. Baloratuko dira hautagaiek proiektuan duten proaktibitatea eta erabateko inplikazioa, bai eta laneratzeko bidea egiteko duten motibazioa ere.
Programak 6 hilabeteko iraupena izango du, eta parte-hartzaile bakoitzari eskainiko dio enplegurako laguntza integrala eta intentsiboa. Hona hemen jarduera nabarmenetako batzuk:
1. Aholkularitza pertsonalizatua: Parte-hartzaile bakoitzak jasoko du bere beharretara, indarguneetara eta hobetu beharreko arloetara egokitutako aholkularitza, etekinik handiena ateratzeko lan-merkatuan arrakasta izateko aukerei.
2. Trebetasunen garapena: Prestakuntza-saioak egingo dira, egungo lan-ingurunean beharrezkoak diren trebetasunak sustatzeko eta eguneratzeko, eta bermatu egingo da parte-hartzaileen gaitasuna etorkizuneko okupazioaren erronkei aurre egiteko.
3. Networkinga eta lan-orientazioa: ANEZKA Emalan +45 programak harreman-sareak sustatu eta lan-orientazio espezializatua emango du, parte-hartzaileak konektatzeko beren esperientzia eta trebetasunekin bat datozen lan-aukerekin.
4. Laguntza psikologikoa: Lana bilatzeko prozesuan osasun mentalak duen garrantzia aitortuz, programak laguntza psikologikoko saioak eskainiko ditu, parte-hartzaileei jarrera positiboa eta erresilientea izaten laguntzeko.