SAREKIN ekintzailetza sarea osatzen duten entitateek networking topaketa batean parte hartu zuten pasa den ostiralean, ekainak 9, haien arteko harremanak indartzeko eta proiektuak elkarlanean antolatzeko asmoz. Jardunaldi hau Bilboko Euskalduna Jauregian izan zen, 9:30etan hasiz eta 13:00etan amaituz.
SAREKIN osatzen duten agenteak networkinga egiteko helburu zehatzarekin biltzen diren lehen aldia izan da, eta 32 entitate publiko, pribatu eta instituzionalek hartu dute parte.
Jardunaldian, kontaktua errazteko eta jakintza elkarbanatzeko dinamika ezberdinak planteatu dira, besteak beste, banakako elkarrizketak. Helburu nagusia zera da: etorkizunean, topaketa honetan sortutako harremanei esker, entitateentzat onuragarri izango diren partaidetzak eta elkarlanak gauzatzea.
Horrez gain, dagoeneko hasi dira hurrengo SAREKINWEEK antolatzeko prestaketa lanak. Datorren azaroan izango da, eta agente guztiekin elkarlanean burutuko da.