Eraikinen birgaitze jasangarria

LABORLAN Empresak Programa

Eraikinen birgaitze jasangarriko sektorekoaren alorrean dagoen pertsonal kualifikatuen eskari altua ikusita, LaborLan Proiektuak sektorean espezializatutako enplegu-formazio programa eskaintzen du.
Eraikinen birgaitze jasangarriko langilea

Programa hau Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen Bazkunarekin (BIEBA) elkarlanean egin dugu. Elkarte hori Bizkaiko Lurralde Historikoko eraikinen birgaitze iraunkorraren sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea da, eta, gainera, ezinbesteko eragile bat da sektorearen beharrak hautemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaera eta eskaintza egokitzen laguntzeko.

Parte-hartzaileek honako prestakuntza hau egin dute:

  • Eraikinen birgaitze iraunkorrerako prestakuntza espezializatua (300 ordu).
    • Laneko Arriskuen Prebentzioa, igeltserotza lanetan (20 ordu).
    • Igeltserotzako ingurumen jardunbideak (10 ordu).
    • Aldamioak muntatzea (40 ordu).
    • SATE sistema (120 ordu).
    • Fatxada aireztatua (110 ordu).
  • Zeharkako gaitasunen modulua: gaitasun digitalak, orientazioa eta lan aktibazioa (40 ordu).

Prestakuntza-programarekin lankidetzan aritzeko, Laborlaneko parte-hartzaileei esperientzia profesionala eskaini behar zaie gutxienez 3 hilabeteko lan-kontratu baten bidez. Horretarako, Eskaera Inprimakia bete behar da.

Erakunde laguntzailea