Kultura eta sormen industriei aplikatutako makineria eszenikoa
LABORLAN Empresak Programa
Kultura eta sormen industriei aplikatutako makineria eszenikoen sektorearen alorrean dagoen pertsonal kualifikatuen eskari altua ikusita, LaborLan Proiektuak sektorean espezializatutako enplegu-formazio programa eskaintzen du.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Enpresentzako zerbitzuak » Kontrataziorako laguntza » Kultura eta sormen industriei aplikatutako makineria eszenikoa
enpresentzako zerbitzuak
sektoreak
Programa hau sortu da elkarlanean Opera Lagunen Bilboko Elkartearekin (ABAO), kultura eta sormen industrien sektorean ordezkaritza handiena duen Bizkaiko erakundea, funtsezkoa sektorearen premiak detektatzeko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaera eta eskaintza egokitzen laguntzeko.
Parte-hartzaileek honako prestakuntza hau egin dute:
- Eszenatoki eta tramoia tekniketan espezializatutako prestakuntza, kultura eta sormen industriei aplikatuta (205 h).
- Lan arriskuen prebentzioa eraikuntzan. Oinarrizko maila (60 h.)
- Eszenatokira aplikatutako eraikuntza teknikak (75 h.)
- Eszenografia eta makineria eszenikoa (50 h.)
- Zeharkako gaitasunen modulua: gaitasun digitalak eta lan orientazioa eta aktibazioa (40 h).
Prestakuntza-programarekin lankidetzan aritzeko, Laborlaneko parte-hartzaileei esperientzia profesionala eskaini behar zaie gutxienez 3 hilabeteko lan-kontratu baten bidez. Horretarako, Eskaera Inprimakia bete behar da.