Obra zibileko makineriaren mantentze lanak eta konponketa
LABORLAN Empresak Programa
Obra zibilaren makineriaren mantentze eta konponketako sektorearenalorrean dagoen pertsonal kualifikatuen eskari altua ikusita, LaborLan Proiektuak sektorean espezializatutako enplegu-formazio programa eskaintzen du.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Enpresentzako zerbitzuak » Kontrataziorako laguntza » Obra zibileko makineriaren mantentze lanak eta konponketa
enpresentzako zerbitzuak
sektoreak
Programa hau Bizkaiko Induskari Elkartearekin (BIE) lankidetzan egin dugu. Elkarte hori Bizkaiko Lurralde Historikoan sektore horretan ordezkaritza handiena duen erakundea da, eta, gainera, ezinbesteko eragile bat da sektorearen beharrak hautemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaera eta eskaintza egokitzen laguntzeko.
Parte-hartzaileek honako prestakuntza hau egin dute:
- Eraikuntzako makineriaren mantentze lanetako eta konponketako langilearen teknikei buruzko prestakuntza espezializatua (384 ordu).
- Makineriaren eta ekipamenduen erabilerari buruzko oinarrizko ezagutza (34 ordu).
- 4 denboratako gasolinazko eta dieselezko motorra (50 ordu).
- Transmisio-sistemak. (50 ordu).
- Freno-sistemak (50 ordu).
- Zirkuitu hidraulikoa (50 ordu).
- Elektrizitatea (50 ordu).
- Beso eta artikulazio zinematikoak (50 ordu).
- Direkzio-sistemak. (50 ordu).
- Zeharkako gaitasunen modulua: gaitasun digitalak, orientazioa eta lan aktibazioa (40 ordu).
Prestakuntza-programarekin lankidetzan aritzeko, Laborlaneko parte-hartzaileei esperientzia profesionala eskaini behar zaie gutxienez 3 hilabeteko lan-kontratu baten bidez. Horretarako, Eskaera Inprimakia bete behar da.