Taldeentzako sukaldaritza osasungarri eta jasangarria
LABORLAN Empresak Programa
Taldeentzako sukaldaritza osasungarri eta jasangarriko sektorearen alorrean dagoen pertsonal kualifikatuen eskari altua ikusita, LaborLan Proiektuak sektorean espezializatutako enplegu-formazio programa eskaintzen du.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Enpresentzako zerbitzuak » Kontrataziorako laguntza » Taldeentzako sukaldaritza osasungarri eta jasangarria
enpresentzako zerbitzuak
sektoreak
Programa hau sortu da elkarlanean Euskadiko Elikadura Klusterra Enpresa Elkartearekin (BASQUE FOOD CLUSTER), sektorean ordezkaritza handiena duen Bizkaiko erakundea, funtsezkoa sektorearen premiak detektatzeko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaera eta eskaintza egokitzen laguntzeko.
Parte-hartzaileek honako prestakuntza hau egin dute:
- Taldeentzako sukaldaritza laguntzaileentzako prestakuntza, elikadura osasungarri eta jasangarrikoa eta kontsumo arduratsukoa (180 h).
- MODULUA (30h)
- Elikagai segurtasuna-alergenoak, elikagaiak manipulatzeko baimena.
- Makineria eta tresneria.
- Terminologia
- MODULUA (100 h)
- Dietetika eta nutrizioa: osasunaren autokudeaketa sustatzen duten jarduerak, elikadura osasungarria sustatuz.
- MODULUA (20 h)
- Ekonomia zirkularra sukaldean: elikadura ekologikoa.
- MODULUA (30 h)
- Bizitza erabilgarriaren luzapena – 4 R-ak.
- Zeharkako gaitasunen modulua: gaitasun digitalak eta lan orientazioa eta aktibazioa (40 h).
- MODULUA (30h)
Prestakuntza-programarekin lankidetzan aritzeko, Laborlaneko parte-hartzaileei esperientzia profesionala eskaini behar zaie gutxienez 3 hilabeteko lan-kontratu baten bidez. Horretarako, Eskaera Inprimakia bete behar da.