Prestakuntza eta enplegua konbinatzen dituen Programa mistoa da, parte-hartzaileak kualifikatzeko eta laneratzea errazteko.
DEMAk, Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak, hainbat sektore eta enpresa-elkarterekin batera, lan handia egiten du merkatuaren berariazko beharrak identifikatzeko eta prestakuntza-plan egokiak garatzeko, parte-hartzaileei laguntza integrala emanez. Edizio honetan, DEMAk ASCOBI / BIEBA (Bizkaiko Eraikitzaileen eta Higiezinen Sustatzaileen Elkartea), GAIA (Euskal Herriko Ezagutzaren eta Teknologiaren Industrien Elkartea) eta AVE-BIE (Bizkaiko Induskari elkartea) eta Basque Health Cluster, erakundeen lankidetzarekin kontatzen du.
Prozesuak prestakuntza praktikoa eta kontratazioa hartzen ditu barne, lan bila dabiltzan enpresen eta pertsonen arteko zirkulua ixten duena. Edizio hau funtsezko sektore hauetan oinarritzen da: eraikinen zaharberritzea, makinen mantentze-lanak, programazio informatikoa eta biomedikuntzako digitalizazioa. Sekotre bakoitza profesional kualifikatuen eskaera handiagatik hautatu da.
Bestalde, enpresa laguntzaileek prestakuntza eta praktika aldian parte hartzen duten pertsonak ezagutzeko aukera dute, kontratatzeko unean bere beharrekin bat datozela ziurtatuz. Ikuspegi honek, trebetasun berriak eskuratzeaz gain, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa ere izatea bermatzen du.
Laborlanek esperientzia aberasgarria eskaintzen du, programan parte hartzen dutenen garapen profesionala eta pertsonala sustatuz. Aurreko urteetako istorio arrakastatsuek programa honen eragin positiboa azpimarratzen dute. Esperientzia hauek ezagutu nahi badituzu ikus ezasu bideo hau.